HIZKUNTZA MENUA

  • Udal gobernua > 
  • Agurra

Bastida ezagutu nahi duzu?

Lehenik eta behin, jakin ezazu Euskadiko eta Arabako hego-mendebaldean dagoela Araba, Arabako Errioxa izeneko eskualdean. Hona etortzea ez da zaila. Hartara, Euskadiko edozein hiriburutatik baldin bazatoz, N-I eta A-124 errepideak hartu behar dituzu, edo, bestela, bidesaria duen A-68 autopista. Aitzitik, Harotik baldin bazatoz, A-3202 hartu beharko duzu. Trenez ere etor zaitezke: Haron utziko zaitu, Errioxa Garaiko hiriburuan, Bastidatik bost kilometrora baino ez. Autorik ez baduzu ere, ez dago arazorik, komunikazio onak baitaude Gasteizekin, Bilborekin eta Logroñorekin, autobusez.

Bastida ez da udalerri handia. Bi hirigune ditu, Bastida eta Buradon Gatzaga. Udalerri txikia da, baina udan eta Aste Santuan biztanle kopurua nabarmen handitzen da, Bastida uda igarotzeko toki ospetsua baita Euskadin.

Zer ikus eta egin daiteke Bastidan? Zer ikusi asko dago: konparazio batera, XIII. eta XVII. mendeetako bi elizak; hirigune historikoak, jauretxeez beteak; harresiak; arkuak, antzinako hirien sarrera; eta Remelluriko Erdi Aroko hilobiak. Dena dela, hori ez da daukagun monumenturik preziatuena. Izan ere, gure barriketako ardoa dugu altxorrik preziatuena. Mundu osoan sobera ezagunak diren ardoak, Ardo Onaren Lurrean baikaude. Ebro ibaiari eta Arabako Errioxako mikroklimari esker, lur honetako mahastiek kalitate handiko ardoa ematen dute, antzinako tradizioei jarraikiz. Hartara, jakin beharrekoa dugu hemen jaio zela Manuel Quintano, Errioxako ardoaren aita.

Horretaz gain, Bastidak, aipagarriak diren beste hainbat gauza ditu: nahi guztiak asetzen dituzten jatetxeak, labar-dolareak (berreskuratutako eta seinaleztatutako 12 dolare, TURISMO atalean Dolareak ikusi), iturriak, armarriak dituzten etxeak, gaikako igerilekuak, eta, besteak beste, San Gines-eko parkea. Hortaz, Bastida, ahaztu ezingo duzun bidai batez gozatzeko leku paregabea da.

Alkateak eskertu nahi dizu , Arabako Errioxan kokatutako arabar herri horrenganako duzun interesa.

Ignacio Gil Orive
Bastidako alkate

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Labastida Udala   2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralWeb diseinu eta garapena: Spiral Multimedia Servicios. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du.

ERABILERRAZTASUNA LOGOAK

Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML 1.0 balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du web mapa erabilerraztasuna lege oharra